XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), E.K.ak berak Foru-Zuzenbide Zibila edo Zuzenbide Berezia izendatzen duen hori ematen den haiek bakarrik lirateke.

Nahiz eta aurrikuspen honek EAEa ez duen zuzenean ukitzen; zeharka aldiz, Euskal Herrian, E.K. promulgatzerakoan, Berezko Zuzenbidea, lurraldearen zati baten bakarrik zegoen indarrean, eta honek sortarazi ditu dagoeneko zenbait iritzi murriztaile eskuduntza zibila zein eremutan aplika daitekeenari buruz.

Eremu materialari dagokionez, esan zuen, E.K.aren 149.1.8.ampdeg; art.aren ikuspegitik, giltza, Kontserbazio, eraldaketa eta garapen hitz horien ulermenean dagoela, zeinak, teoria mailan, hiru jarrera desberdinetarako bide eman bait du: gutxienekoaren, erdibidekoaren eta gehienekoaren defendatzaileena, alegia.

Praktikan berriz, ohartarazi zuen, Berezko Zuzenbidearekin zerikusi garbirik ez zuten erakunde zibilak eraentzen saiatu diren Autonomi Elkarte orok pairatu duela konstituzuiokontrakotasuneko helegiterik, zeinetarik bat bera ere ez den oraindik erabaki.

Honek pentsarazten du, Botere Zentralaren jarrera, gutxiengoko horren defendatzailearena bera dela.

Hots, Iharduera autonomikoa mugatu egin beharra dagoela E.K. indarrean sartu zen garaian jadanik eraendurik zeuden materietara.

EHAEko 10.5 art.aren azterketa eta ulermenera bildu zen gero, ikuspegi praktikotik aldendu gabe.

Bi ataletan banatu zuen arauaren azterketa.

Lehendabizikoari dagokionez, Zuzenbide Zibil Foral eta bereziaren kontserbazio, eraldaketa eta garapena, zeina eskuduntzaren eremu materialaz ari bait da, EHAEak E.K.aren hitz polemiko berak erabili dituela, eta iharduera parlamentarioak ez duela argitasun berririk eskeini; izan ere, Euskal Legebiltzarrak lege bakarra aldarrikatu bait du eskuduntza honen egikaritzari dagokionean (Martxoaren 8ko, 6/88 Legea), zeinak ez bait du inola ere urratzen E.K.aren 148.1.8.ampdeg; art.aren ulermen murriztaileenaren barrutia.

Eskubide zibil, foral edo berezi terminoei buruz, mahairatu zuen, haien esanahi historiko eta tradizionalaren arabera, agian uler zitekeela, EAE jarrerarik murriztaileenetara makurtu dela.

Aitortu zuen, bere aburuz, EHAEko 10.5 art.ak ez zuela inola ere errazten E.K.ko 149.1.8.ampdeg; art.aren ulermen zabalik, eta bere erabilerak murriztapen bat suposatu dezakeela uste du, eta are gutxiago, nahitakoa.

Arauaren bigarren atalean esaten da:

... Euskal Herria osatzen duten Lurralde Historikoek berezkoa duten Zuzenbide Zibil eta berezi, idatzi edo ohiturazkoaren (kontserbazio...) eta hura zein lurralde-eremutan indarrean egongo den finkatzea.

Honen harian lurralde-eremuaren arazoa ukitu zuen, baina, beti ere, eskuduntzaren eremu-materialarekin uztarturik dagoen auzi gisa.

EAE.ko lege mailako aniztasunetik abiatuz, zeinak Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa bera ukitzen dituen baldin eta ulertzen bada E.Ka indarreratu zenean lurraldeotan (zati batean behintzat) bazela indarreango ohiturarik K.z.aren aurrean, aztertu zituen Euskal Herria osatzen duten Lurralde Historikoek berezkoa duten Zuzenbide horrek ematen dituen ulermen posibleak.

Hiru azalpen posible plazaratu zituen esaldi honen azalpentzat:

- Zuzenbide zibila, Lurralde bakoitzean, modu berezi batez tratatzeko borondatea erakusten duena.

- Lurralde Historiko bakoitza, berean bizirik dagoen Berezko Zuzenbidearen kontserbazio, eraldaketa eta garapena bermatzeko egina izatea.

- Uniformetasun eza nagusi izan den gaurko eta atzoko errealitatea deskribatzen duena, iharduera hildo jakinik agindu gabe.